2008/06/30

Uztaileko egitaraua!!!

Kaixo lagunak!
Gazteontzako aukera gutxi dago Portun gure aisialdirako, eta eskaintzen diren ekintzak, gehienak ordaindu beharrekoak izateaz gain, gazte batentzako komenigarriak liratekeen baloreetatik urrun dagoen izaera bat garatzen laguntzen du. Ez gaituzte pentsatzera animatzen, ez dizkigute kritikoak izateko herramientak ematen eta ez digute kontsumismotik kanpo dauden baliabideak ematen.
Portugaleteko Gazte Asanbladak, guztiz dohakoak diren ekintzak proposatzen ditu datorren hilabete honetan egin ahal izateko eta bizi garen mundu ero honetatik pixka bat aldentzeko aukera emanez.
Ikusi zenutenez Ekainaren 23an Solstizio Gaua egin genuen, eta hori jarraituz tailer eta bideo-emanaldiak propsatzen ditugu.

UZTAILEKO EGITARAUA:
Uztailak 3: Malabare tailerra (kariokak + malabareak), 19.30tan Elizaldean (Campo de la iglesia).
Uztailak 9: Bideo-emanaldia "Amanece que no es poco", 21.30tan Elizaldean.
Uztailak 16: Autodefentsa tailerra EMAKUMEENTZAT, 17 AEKn (konfirmatzeke). Eta 21.30tan bideo-emanaldia "Frida", 21.30tan Elizaldean.
Uztailak 23: Euskal Gazte Hizkera Tailerra, 19.30tan Elizaldean.
*Euria eginez gero, ekintza guztiak Alde Zaharreko Merkatuan egingo dira ordu berean.

2008/06/13

Akelarrea Portugaleten!!

Epa Gazte!!
Hilak 23, astelehena Solstizio gaua prestatuko du Portuko Gazte Asanbladak. 19:30 Larrantxe enparantzan hasi, Alde Zaharretik trikipoteoa egin eta gauean Akelarre mundiala egongo da!!
Anima zaitez giro euskaldunaz gozatzen eta parte hartu!!
Zure arbasoen modura jantzita bazatoz, txokolate koilarakada bikoitza izango duzu!! Pasatu!!