2008/09/08

Bideoemanaldia: El odio

kaixo peña!!!!!!
Oraindik udak jarraitzen du, nahiz eta desberdin herriko gazte bakoitzarentzat. Batzuk oporretan jarraitzn duzue, beste batzuk iraileko azterketak bukatu berri edota bukatzeko gogoz eta gainerakoak lanera itzuli beharrarekin topo egin duzue. Herriak eta udaletxeak gazteoi eskaintzen dizkiguten aisialdirako aukera pobreak ikusita eta jendearen eskaerei erantzunez, Portugaleteko Gazte Asanbladak uda osoan zehar egon diren bideo emanaldiekin jarraitzea erabaki du.
Asteazkena hurbiltzen ari da eta, oraingoan, El Odio pelikula proiektatuko da. Eguraldi txarra iragarri dutenez egun horretarako, zuzenean Merkatuan egitea pentsatu dugu; elizaldean ez baitago leku estalirik. Azkenaldian bezala, 9etan topatuko gara.Besterik gabe, hemen jartzen dizuet pelikularen 2 zatitxo ikusteko aukera ematen dizuen bideoa.ondo ibili!!!!!

http://www.youtube.com/watch?v=UnYm5PdLg1c&feature=related

2008/09/01

Bideo emanaldia: El experimento


aupa txabaleria!!!

Portugaleteko Gatze Asanbladak asteazken honetan egingo du, pasa den astean ikusi ezin izan genuen 'EL EXPERIMENTO' pelikularen emanaldia. Lehenik eta behin barkamena eskatu beharra dago, egun horetan hurbildu zineten guztioi; oraingoan ikusteko aukera izango duzuela adieraziz.

Beste alde batetik, joan den asteazkenean etorri ez zirenak ere animatu nahi ditugu, gaia oso interesgarria baita eta , gainera, benetan egindako esperimentu batean oinarrituta dagoelako. Ez dugu eradarazko trailerra lortu baina originala jartzen dizuegu ideia bat egin dezazuen. ondo ibili eta azteazkenerarte!!!
IRAILAREN 3an arratsaldeko 9etan, ELIZALDEAN