2008/12/15

Kontsumismoarekin bukatu, gabonetan trukatu!!!


2008/10/07

Porugaleteko Gazte Asanbladaren I. Urteurrena







Kaixo lagunak!
Gogoratu, larunbat honetan Portugaleteko Gazte Asanbladaren urteurrena dela eta goizetik hasi eta gauerarte jaialdia daukagula Alde zaharrean. PGAk urte bat egin duela!




Animatu eta bazkariko bonoak erostera joan! Herriko, Arana, Txanpa edo Pelotazo tabernetan.


Kalea geurea da!!!

2008/09/08

Bideoemanaldia: El odio

kaixo peña!!!!!!
Oraindik udak jarraitzen du, nahiz eta desberdin herriko gazte bakoitzarentzat. Batzuk oporretan jarraitzn duzue, beste batzuk iraileko azterketak bukatu berri edota bukatzeko gogoz eta gainerakoak lanera itzuli beharrarekin topo egin duzue. Herriak eta udaletxeak gazteoi eskaintzen dizkiguten aisialdirako aukera pobreak ikusita eta jendearen eskaerei erantzunez, Portugaleteko Gazte Asanbladak uda osoan zehar egon diren bideo emanaldiekin jarraitzea erabaki du.
Asteazkena hurbiltzen ari da eta, oraingoan, El Odio pelikula proiektatuko da. Eguraldi txarra iragarri dutenez egun horretarako, zuzenean Merkatuan egitea pentsatu dugu; elizaldean ez baitago leku estalirik. Azkenaldian bezala, 9etan topatuko gara.Besterik gabe, hemen jartzen dizuet pelikularen 2 zatitxo ikusteko aukera ematen dizuen bideoa.ondo ibili!!!!!

http://www.youtube.com/watch?v=UnYm5PdLg1c&feature=related

2008/09/01

Bideo emanaldia: El experimento


aupa txabaleria!!!

Portugaleteko Gatze Asanbladak asteazken honetan egingo du, pasa den astean ikusi ezin izan genuen 'EL EXPERIMENTO' pelikularen emanaldia. Lehenik eta behin barkamena eskatu beharra dago, egun horetan hurbildu zineten guztioi; oraingoan ikusteko aukera izango duzuela adieraziz.

Beste alde batetik, joan den asteazkenean etorri ez zirenak ere animatu nahi ditugu, gaia oso interesgarria baita eta , gainera, benetan egindako esperimentu batean oinarrituta dagoelako. Ez dugu eradarazko trailerra lortu baina originala jartzen dizuegu ideia bat egin dezazuen. ondo ibili eta azteazkenerarte!!!
IRAILAREN 3an arratsaldeko 9etan, ELIZALDEAN

2008/07/13

Bideo emanaldia: Frida

Asteazken honetan bideo emanaldia Elizaldean. 21:30tan. Frida pelikula ikusiko dugu. Animatu eta gazte asanbladarekin kalea berreskuratu!!!

2008/07/07

Bideo emanaldia: Amanece que no es poco


Asteazken honetan bideo emanaldia Elizaldean. 21:30tan Jose Luis Cuerdaren "Amanece que no es poco" pelikula ikusi ahal izango dugu. Portugaleteko Gazte Asanblada kalea berreskuratzen!!!

2008/06/30

Uztaileko egitaraua!!!

Kaixo lagunak!
Gazteontzako aukera gutxi dago Portun gure aisialdirako, eta eskaintzen diren ekintzak, gehienak ordaindu beharrekoak izateaz gain, gazte batentzako komenigarriak liratekeen baloreetatik urrun dagoen izaera bat garatzen laguntzen du. Ez gaituzte pentsatzera animatzen, ez dizkigute kritikoak izateko herramientak ematen eta ez digute kontsumismotik kanpo dauden baliabideak ematen.
Portugaleteko Gazte Asanbladak, guztiz dohakoak diren ekintzak proposatzen ditu datorren hilabete honetan egin ahal izateko eta bizi garen mundu ero honetatik pixka bat aldentzeko aukera emanez.
Ikusi zenutenez Ekainaren 23an Solstizio Gaua egin genuen, eta hori jarraituz tailer eta bideo-emanaldiak propsatzen ditugu.

UZTAILEKO EGITARAUA:
Uztailak 3: Malabare tailerra (kariokak + malabareak), 19.30tan Elizaldean (Campo de la iglesia).
Uztailak 9: Bideo-emanaldia "Amanece que no es poco", 21.30tan Elizaldean.
Uztailak 16: Autodefentsa tailerra EMAKUMEENTZAT, 17 AEKn (konfirmatzeke). Eta 21.30tan bideo-emanaldia "Frida", 21.30tan Elizaldean.
Uztailak 23: Euskal Gazte Hizkera Tailerra, 19.30tan Elizaldean.
*Euria eginez gero, ekintza guztiak Alde Zaharreko Merkatuan egingo dira ordu berean.