Eztabaida kontrainformazioa lantzeko proiektu bat da. Kasu honetan, hau lantzeko, materialen banaketa (liburuak, fanzineak, aldizkariak, diskoak,.), hitzaldiak, debateak, proiekzioak,.bezalako ekintzak garatuko ditugu, letra eta hitzetan geratu ez dadin, indarrak eta gogoak sortuz. Esnatu, animatu eta sinestu.
Proiektu berdinaren baitan, nahiz eta diskurtso antikapitalista bat mantendu, eskeiniko den materiala diruaren kontsumoaren bidez izango da; salmenta. Honen arrazoia hurrengoa da, izan ere, jendearenganako gertutasuna eta erraztasuna emateko, eta baita espazio egonkor bat lortzeko beharrezkoa ikusi genuelako lokal baten alokairua.
Dena den, espazio antiautoritario honen baitan, kontsumoa ez dakarten aukerak ere eskeiniko dira, hala nola, bideoteka, liburutegia (deskatalogatutako materialarekin jada), eta lortzen/publikatzen diren dohaineko materialarekin.
Kontrainformazio proiektu gisa, eskualdeko ( Uribe Kostako) kolektibo desberdinen elkargune edo tresna moduko erabilera emateko asmoa daukagu. Honetarako, lokalaren barnean, haiek erabiltzeko eta elkar-komunikatzeko espazio zuzendua egongo da.
Eztabaida, ez da ideologia konkretu baten atzean dabilen kolektibo bat, antiautoitariotzat du bere burua. Ideiak eskaini eta gero pertsona bakoitzak, bere kabuz, bere ondorioak atera ditzan bilatzen du. Hortaz, bertan aurkituko dugun materiala antiautoritarioa izango da, sexismoa, arrazismoa, kapitalismoa eta estatalismoa suntsituz. Nazio askapenerako mugimenduak ( Euskal Herriakoa batik bat), borroka autonomoak, anarkistak, historia textuak, ekonomiarenak, globalizazioa, ekologia, elikadura.literatura, poesia,.. gaiak jorratuko dituzten material anitza aurkituko dugu eta aurrerantzean interesgarria iruditu ahal zaigun edozein mugimendu iraultzaileren ingurukoak ere.
Kolektiboaren izenean beste kolektiboak animatzen ditugu proiektu honekin bat egin eta erabil dezaten, hala nola norbanakoei ere, bakoitzak bere erara, berea ere egin dezan.
Osasuna eta umorea!
Eztabaida, euskal herria kalea 17, Algorta

No hay comentarios:
Publicar un comentario