2008/01/28

Etxebizitza ez da luxua, eskubidea baizik!!!


AUPA GAZTE!!!

Datorren larunbatean, Otsailak 2an, Portugaleten Ihauteri eguna ospatuko da. Portuko gazte asanbladak ETXEBIZITZA ESKUBIDEA aldarrikatzeko asmoz Bajadan parte hartuko du.Gazteok etxebizitza duina izateko eskubidea daukagu eta gure herrian 1553 etxe baino gehiago daude hutsik eta metro karratuaren balioa 3950€ koa da.Guzti hau salatzeko Portuko Gazte Asanbladak parte hartzera gonbidatzen zaituzte.Arratoiz jantzita joango gara beraz, beltzez jantzita etortzea eskatuko geniezueke apaingarriak eta mozorroa gazte asanbladak eramango ditu guztientzat.Otsailaren 2an, 17:30tan metro geltokian.

ANIMA ZAITEZTE!!!

ETXEBIZITZA EZ DA LUXUA ESKUBIDEA BAIZIK!!!!

2008/01/13

La Kelo gaztetxea. 10 urte okupazioa eta autogestioa bizitzen.

El viernes 18 de enero en la cafeta de La Kelo:EXPOSICIÓN DE CARTELES DE LOS 10 AÑOS DE LA KELO+TALLER DE PANCARTAS (las pancartas que hagamos se pondrán por Santurtzi el día 19)Y El sábado 19 de Enero... 10º ANIVERSARIO DE LA KELO!!!En enero se cumplen 10 años de la okupación de la casa del cura de Mamariga donde nació el gaztetxe La Kelo. Tras año y medio por orden del señor alcalde se derribo este espacio liberado y autogestionado por l@s jóvenes. Se intentaba así acabar con las ideas, sueños e iniciativas de gente que al margen de las instituciones decidió crear su propio camino para de forma asamblearia, autogestionaria y autónoma, dando cabida en un lugar libre de especulación e intereses mercantiles a una forma de cultura diferente, la cultura popular.Pocos días después de que las grúas acabasen con este proyecto l@s jovenes okupaban el antiguo preescolar de Las Viñas, abandonado durante años, convirtiendo un nido de ratas y suciedad en un gaztetxe lleno de vida, proyectos, ilusiones… 10 años después La Kelo sigue viva y con ganas de celebrarlo...No te pierdas la fiesta que durará todo el día!!!Exposición de Carteles y proyección de fotos de los 10 años (Durante el día)+Triki-poteo mañanero 12:30+Comida popular 15:00 (Apúntate en la kelo, en el bar Leizalde o por email: lakelogaztetxea@gaztesarea.net)+Kalejira por santurtzi con la orkresta ( http://www.orkresta.com/ )19:30+Fiestón en La Kelo!


El próximo jueves, día 17, asamblea anti-desarrolllista de Ezkerraldea a las 19:30 en La Kelo (Santurtzi-Las Viñas 63). Este día empezaremos a dar forma a lo que serán las primeras acciones que desde la asamblea se llevarán caboAnímate! Participa!!!Únete a la lucha contra el desarrollismo destructor!!!

2008/01/11

Komentariorik gabe!!!




2008/01/09

Alerta Antifaxista !!! Portugalete!!!

Sare antifaxistatik aterata:
La promotora que traia a "Ancient rites" a Portugalete, se han comprometido a suspender su actuacion en la sala dink, K/ Correos 29, Portugalete (Bizkaia) que tenia prevista para el dia 26 de Enero.

Queremos informar, que la promotora desconocia la afiliacion politica de el nazi-onal socialista Both Gunther vocalista del grupo belga... "No es, ni era nuestra intencion traer a un grupo de estas caracteristicas y menos traer poblemas de esta indole tanto a la sala dink, como a el pueblo de Portugalete"
A la promotora se les a dado suficiente informacion, para que la hayan podido contrastar y de esta manera, hayan podido tomar esta tan buena decision de la cual nos alegramos.

De momento del resto de la gira... Palencia, Tarragona, Santander, Aviles, Santiago, Vigo, Sevilla no tenemos noticias, por lo que entendemos que sigue adelante, esto ya dependende de las salas y del resto de promotoras que han organizado los bolos.
Desde aqui animamos a l@s compañer@s del estado español a boikotear activamente a este elementos nazi-fascista.

*R.A.C = Financiacion de los nazis y adoctrinamiento en actos fascistas, racistas y xenofobos.

Fuck the R.A.C !!!
MAITA EZAZU MUSIKA, GORROTA ITZAZU FAXISMOA ETA ARRAZISMOA !!!
AMA LA MUSICA, ODIA EL FASCISMO Y EL RACISMO !!!

2008/01/08

Urtarrilaren 11 eta 12an etxebizitzaren aldeko baterajotzea!!


Argi dago, gaur egun, Euskal Herrian etxebizitzarekin arazo larria dugula. Merkatuaren salneurriek etxebizitza duin baterako sarrera ukatzen digute. Kalean gauden bitartean, Euskal Herriko etxebizitzen %19ak hutsik jarraitzen du, 245.422 etxe hain zuzen.
Arazo hau, ez da kasualitatea. Eskubide bat negozio batean bilakatzearen ondorioa da. Sistema kapitalistak denon beharren arabera gutxi batzuen aberastasuna permititzen du. Horrez gain, bizitzeko oinarrizko beharra den hau ordaintzeko, gure soldataren gehiengoa bideratzera kondenatzen gaitu. Hau da, egoera kaskarretan lan egitera kondenatzen gaitu lehenbiziko beharra den zerbait ordaintzeko: sabai bat. Azken finean, prekaritatera kondenatzen gaitu.
Gazteok gara batez ere egoera honetan kaltetuenak. Gure egoeran argi geratzen da, ezinezkoa dela alokairu edo hipoteka bat asumitzea daukagun soldatekin.

Baina egoera hau aldatzera goaz, guretzako jasanezina delako. Honen aurrean badakigu, egoera hau mantendu nahi duenik badagoela, erantzuleak hain zuzen ere: Banketxeak, konstruktorak, inmobiliariak, promotorak... gure kontu aberasten ari direnak. Haiek dira injustiziaren egoera hau mantendu nahi dutenak. Eta administrazio ezberdinak dira egoera honek horrela jarraitzea bermatzen dutenak. Aldi berean, montatu duten negozio honetan, alderdi politikoak ere parte hartzen ari dira, pastelaren zatia jasotzeko.

Egoera berdina da guztiontzako. Orain, batera jotzeko garaia da, data konkretu batean batuz balantza gure aldean desorekatzeko garaia. Indarrak biltzeko garaia da, gazte guztiok kalera irtetzeko ordua, etxebizitza duin baterako eskubidea aldarrikatzeko.
Urtarrilaren 11 eta 12an kalera!!

2008/01/07

Etxebizitza. Eskubidea ala luxua?

Etxebizitza, legeak (arrotz zaigun konstituzioko 47.artukuluan) aitortutako eskubidea da. Gaur egun ordea, gure herri eta hiriak porlan bihurtzen dituzte gutxi batzuen interes ekonomikorako. Hau da, etxebizitzak eraikitzen dituzte; baina nork eros ditzake? Zein baldintzatan? Benetan beharrezkoak al dira?


Portugaleten, azken aldian etxebizitza eta antzerako proiektu txikitzaile ugari ari dira egiten. Bitartean, 1553 etxe baino gehiago hutsik daudelarik. Gainera, eraikuntza berrietan bizi ahal izateko gazte gehienok betetzen ez ditugun diru-sarrerak eskatzen dizkigute.

Egoera hau izanik, garbi dago gure herriak ez duela eraikuntza berri gehiagorik behar. Gazteok leku duin eta eskuragarria behar dugu. Beste hainbat herrialdeetan iada martxan dauden alokairu sozialen antzerako alternatibak nahi ditugu, etxe hutsak bizileku justu bihurtu.
Guzti honengatik, datorren ostiralean, hilak 11, Bilbon burutuko den manifestapenarekin bat egin eta gazte guztiak animatzen ditugu 19:30etan Guggenheim-era joaten.

2008/01/04

Garapen honi aurre egiteko moduen inguruko asanblada.


Ostegun 10ean 19:30etan Santurtziko La Kelo gaztetxean.

Hamaika astakeria jasan ditu Ezkerraldeak kapitalismorik basatienak abiadura handian hazten jarraitzeko: industriak, superportuaa, termikak, autobideak, merkatalguneak... Dena garapenaren, ongizatearen eta hazkunde ekonomioaren izenean. Baina suntsipenak baino ez du aurrera egiten, ongizateak hila rte kontsumitzea esan nahi du, eta hazkunde ekonomiko bakarra politiko, bankero, enpresari eta abarrena da...Egoera honek aurrera jarraitzen du, ez dauka mugarik, hamaika egitasmo suntsitzaile martxan daude: Abiadura Handiko Trena, Supersur, Trenbideko Hego Saihesbidea, Itsas Autobidea... Hauetatik etekina ateratzen dutenek alternatiba berde, ekologiko eta jasangarriak direla diote. Euren ahoetatik ateratzen den guztia propaganda husa da, pertsona hilentzako hitz hilak, merkantziaren hizkuntza baino ez baitute ezagutzen. Egoera honen aurrean geure tresnarik onenak erabili nahi ditugu: autoorganizazioa eta borroka. Eta lehen urrats bezala asanblada hau antolatu dugu proiektu hauek guztiak nola borrokatu eztabaidatzeko-elkarbanatzeko-aztertzeko, Ezkerraldean haien kontrako borroka talde bat sortze litekeena den ikusteko..

Animatu! Parte hartu!