Ostegun 10ean 19:30etan Santurtziko La Kelo gaztetxean.
Hamaika astakeria jasan ditu Ezkerraldeak kapitalismorik basatienak abiadura handian hazten jarraitzeko: industriak, superportuaa, termikak, autobideak, merkatalguneak... Dena garapenaren, ongizatearen eta hazkunde ekonomioaren izenean. Baina suntsipenak baino ez du aurrera egiten, ongizateak hila rte kontsumitzea esan nahi du, eta hazkunde ekonomiko bakarra politiko, bankero, enpresari eta abarrena da...Egoera honek aurrera jarraitzen du, ez dauka mugarik, hamaika egitasmo suntsitzaile martxan daude: Abiadura Handiko Trena, Supersur, Trenbideko Hego Saihesbidea, Itsas Autobidea... Hauetatik etekina ateratzen dutenek alternatiba berde, ekologiko eta jasangarriak direla diote. Euren ahoetatik ateratzen den guztia propaganda husa da, pertsona hilentzako hitz hilak, merkantziaren hizkuntza baino ez baitute ezagutzen. Egoera honen aurrean geure tresnarik onenak erabili nahi ditugu: autoorganizazioa eta borroka. Eta lehen urrats bezala asanblada hau antolatu dugu proiektu hauek guztiak nola borrokatu eztabaidatzeko-elkarbanatzeko-aztertzeko, Ezkerraldean haien kontrako borroka talde bat sortze litekeena den ikusteko..
Animatu! Parte hartu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario