2008/01/07

Etxebizitza. Eskubidea ala luxua?

Etxebizitza, legeak (arrotz zaigun konstituzioko 47.artukuluan) aitortutako eskubidea da. Gaur egun ordea, gure herri eta hiriak porlan bihurtzen dituzte gutxi batzuen interes ekonomikorako. Hau da, etxebizitzak eraikitzen dituzte; baina nork eros ditzake? Zein baldintzatan? Benetan beharrezkoak al dira?


Portugaleten, azken aldian etxebizitza eta antzerako proiektu txikitzaile ugari ari dira egiten. Bitartean, 1553 etxe baino gehiago hutsik daudelarik. Gainera, eraikuntza berrietan bizi ahal izateko gazte gehienok betetzen ez ditugun diru-sarrerak eskatzen dizkigute.

Egoera hau izanik, garbi dago gure herriak ez duela eraikuntza berri gehiagorik behar. Gazteok leku duin eta eskuragarria behar dugu. Beste hainbat herrialdeetan iada martxan dauden alokairu sozialen antzerako alternatibak nahi ditugu, etxe hutsak bizileku justu bihurtu.
Guzti honengatik, datorren ostiralean, hilak 11, Bilbon burutuko den manifestapenarekin bat egin eta gazte guztiak animatzen ditugu 19:30etan Guggenheim-era joaten.

No hay comentarios: